Zaldiketan beste kirol batzuetan bezala tituluak atera daitezke zure maila erakusteko eta lehiaketetan sartzeko. Karatean dauden gerrikoen antzera funtzionatzen dute baia zaldiketan galopeak deitzen dira. Batetik zazpira daude, eta zalditegi batzuetan bakarrik atera ditzakezu. Titulu hauek azterketa bidez egiten dira, zati teoriko bat dago ahoz zein idatziz egiten dena eta zati praktikoa dago ere. Ordaindu beharra dago ere, eta egia esanda oso garestiak dira. Irakasle batzuk joaten dira zu ikusteko eta frogatzeko. Leku gehienetan 1-3 galopeetan zati teorikoak ahoz egiten dira eta nahiko errazak dira. 3 liburu daude ikasteko: 1-4, 5-6 eta 7.

Galope 1: Praktikan paso, trotea egin beharko du, baita figura basikoak(diagonalak,zirkuluak...). Teorian zaldiaren zati basikoak(gurutzea, grupa, burua...), arau basikoak(kaskoa eramatea, irakaslearen permisua sartzeko...) eta hainbat gauza basiko(zaldien koloreak) ikasi beharko ditu.
Galope 2: Praktikan galope 1ean egindako gauzak gehi galopea egin beharko da. Gauza pixka bat zailagoak ikasi beharko dira: nola zaindu, nola lotu etab.
Galope 3: Hemen saltoarekin hasten da, salto oso txiki eta aislatua da. Gero teorian, pistan dauden letrak, abiadura desberdinen faseak; eta zati zailagoak, buruan zein hanketan.
Galope 4: Hemen aldaketa handia hautematen da, idatziz egin behar delako eta definizioak ikasi eta ondo azaldu behar dituzulako. Gainera lehen ikasitako guztia idatziz azaldu behar duzu eta praktikan salto ibilbidea egin behar da, 75 cm-ko altueran gutxi gora-behera. Doma egin behar da baita ere, gauza berriak egin behar dira(galope trokatua, zezioak, ondoko desplazamenduak...). Gainera domarako bendak jartzen ikasi behar duzu.
Galope 5: Saltoan ibilbide altuagoak, muroak, pantailak eta guzti. Doman mota guztiko ariketak eta crossa egin beharko da, zelaian egindako saltoak. Teorikoan hezur eta gihar guztiak jakin beharko dira.