Lehenik eta behin, kasko-garbigailua erabiltzen da kasko azpian dauden, harri edo zikinkeriak kentzeko. Hankak altxarazteko teknikak daude: aurrekoak altxatzeko alde batean jarri, orkatilako iletxoak ikutu eta pixka bat bultzatuz zaldiak oina altzatuko du; atzekoekin, berriz, kontu handiagoarekin ibili behar da ostikadak emten dituztelako, orduan, hankaren barne aldetik bultza eginez altxatzen da. Kasko-garbigailua kaskoaren paretetatik pasatu behar da erdigunea ikutu gabe mina egin diezaiokezulako. Hori egitean komenigarria da hankan egon daitezken lesioak ikustea: hankan zauriak, tendoien egoera, kaskoek urraketak...
Gero orrazketa egin behar da. Orrazi ezberdinak daude gaza bakoitzerako: rasketa, bruza, sustraien orrazia... Lehenengo rasketa erabiltzen da mugimendu zirkularrekin eraginez lokatza kentzen da. Ondoren sutraien orrazia energiaz eraginez krin, buztan eta gorputz oso ilea orrazten da. Gero bruzarekin bi aldetara eraginez hautsa kentzen zaio.

1.rasketa

2.bruza

3.sustraietako orrazia
Azkenik, eta ez beti, esponja batekin ahoa, begiak eta genitalak garbitu daitezke eta zapi busti batekin gorputz oso pasa distira emateko ileari.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Montatu eta gero, aulkia etab. kentzean dutxatu behar da. Hotza egiten badu hankak bakarrik lesioengandik babesteko. Beroa eginez gero hoberena gorputz osoa bustitzea da, baina kontuz, zaldiek dutxak gorroto dituzte eta. Gero ura kentzeko orrazia pasa eta azkenik sustraien orrazia berriro pasatzea da hoberena. Behinik behin xanpua buztanean bota behar da. Astero kaskoetan grasa botatzea izango litzateke hoberena baian horrek lan handia ematen du.