jueves, 14 de junio de 2012

Saltoaren faseak

Zaldiarekin salto egitean hainbat faseetatik igarotzen da: aurrekoen batida1, atzekoen batida2, baskulazioa3 edo aireko fasea, erorketa4, jasoketa5 eta galoperako trankoa6.

                         1.             2.                                  3.                       4.                    5.              6.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------
 Hainbat salto mota daude eta familietan biltzen dira: bertikalak eta fondoak.
BERTIKALAK: barrak, barrera, hesia, zuhaixka...



FONDOAK: oxer, oxer gurutzatuak, barra hirukoitza, bainera, ibaia...



Garbiketa

Lehenik eta behin, kasko-garbigailua erabiltzen da kasko azpian dauden, harri edo zikinkeriak kentzeko. Hankak altxarazteko teknikak daude: aurrekoak altxatzeko alde batean jarri, orkatilako iletxoak ikutu eta pixka bat bultzatuz zaldiak oina altzatuko du; atzekoekin, berriz, kontu handiagoarekin ibili behar da ostikadak emten dituztelako, orduan, hankaren barne aldetik bultza eginez altxatzen da. Kasko-garbigailua kaskoaren paretetatik pasatu behar da erdigunea ikutu gabe mina egin diezaiokezulako. Hori egitean komenigarria da hankan egon daitezken lesioak ikustea: hankan zauriak, tendoien egoera, kaskoek urraketak...





Gero orrazketa egin behar da. Orrazi ezberdinak daude gaza bakoitzerako: rasketa, bruza, sustraien orrazia... Lehenengo rasketa erabiltzen da mugimendu zirkularrekin eraginez lokatza kentzen da. Ondoren sutraien orrazia energiaz eraginez krin, buztan eta gorputz oso ilea orrazten da. Gero bruzarekin bi aldetara eraginez hautsa kentzen zaio.
1.rasketa
2.bruza
3.sustraietako orrazia

Azkenik, eta ez beti, esponja batekin ahoa, begiak eta genitalak garbitu daitezke eta zapi busti batekin gorputz oso pasa distira emateko ileari.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Montatu eta gero, aulkia etab. kentzean dutxatu behar da. Hotza egiten badu hankak bakarrik lesioengandik babesteko. Beroa eginez gero hoberena gorputz osoa bustitzea da, baina kontuz, zaldiek dutxak gorroto dituzte eta. Gero ura kentzeko orrazia pasa eta azkenik sustraien orrazia berriro pasatzea da hoberena. Behinik behin xanpua buztanean bota behar da. Astero kaskoetan grasa botatzea izango litzateke hoberena baian horrek lan handia ematen du.

miércoles, 21 de marzo de 2012

Paralimpikoak Londresen

Para-ekuestre ditziplina 31-n itxi zuen Londreseko joku paralimpikoetarako klasifikaketa, 2010-eko urritik irkita zegoena.
Asteburu honetan CAVAren CPEDI-aren azken saiakera suposatzen zuen Espainiarentzat, lortu ez zuena. Orduan gureak ez dira Londres 2012 ean egongo, baina positiboa izan daiteke ikustea gure herrialdean gero eta ditziplina zabalagoa dela.
Joango diren herrialdeak Britainia Handia, Alemania, Danimarca, Kanada, AEB, Holanda, Brasil, Irlanda, Italia, Hego-Afrika, Mexiko, Singapur, Australia eta Frantzia izango dira. Zelanda Berria, Norvegia eta Finlandiak bi zaldun izango ditu herrialdeko eta Bermudak, Argentina, Japon, Hong-Kongek eta Austriak zaldun bakarra izango dute.
 Baina oraindik 3 partizipazio geratzen dira emateko eta Komisio Paralimpico Internazionalak eta FEI-ak emango dituzte hurrengo apirilak 9an.

lunes, 19 de marzo de 2012

Galopeak

Zaldiketan beste kirol batzuetan bezala tituluak atera daitezke zure maila erakusteko eta lehiaketetan sartzeko. Karatean dauden gerrikoen antzera funtzionatzen dute baia zaldiketan galopeak deitzen dira. Batetik zazpira daude, eta zalditegi batzuetan bakarrik atera ditzakezu. Titulu hauek azterketa bidez egiten dira, zati teoriko bat dago ahoz zein idatziz egiten dena eta zati praktikoa dago ere. Ordaindu beharra dago ere, eta egia esanda oso garestiak dira. Irakasle batzuk joaten dira zu ikusteko eta frogatzeko. Leku gehienetan 1-3 galopeetan zati teorikoak ahoz egiten dira eta nahiko errazak dira. 3 liburu daude ikasteko: 1-4, 5-6 eta 7.

Galope 1: Praktikan paso, trotea egin beharko du, baita figura basikoak(diagonalak,zirkuluak...). Teorian zaldiaren zati basikoak(gurutzea, grupa, burua...), arau basikoak(kaskoa eramatea, irakaslearen permisua sartzeko...) eta hainbat gauza basiko(zaldien koloreak) ikasi beharko ditu.
Galope 2: Praktikan galope 1ean egindako gauzak gehi galopea egin beharko da. Gauza pixka bat zailagoak ikasi beharko dira: nola zaindu, nola lotu etab.
Galope 3: Hemen saltoarekin hasten da, salto oso txiki eta aislatua da. Gero teorian, pistan dauden letrak, abiadura desberdinen faseak; eta zati zailagoak, buruan zein hanketan.
Galope 4: Hemen aldaketa handia hautematen da, idatziz egin behar delako eta definizioak ikasi eta ondo azaldu behar dituzulako. Gainera lehen ikasitako guztia idatziz azaldu behar duzu eta praktikan salto ibilbidea egin behar da, 75 cm-ko altueran gutxi gora-behera. Doma egin behar da baita ere, gauza berriak egin behar dira(galope trokatua, zezioak, ondoko desplazamenduak...). Gainera domarako bendak jartzen ikasi behar duzu.
Galope 5: Saltoan ibilbide altuagoak, muroak, pantailak eta guzti. Doman mota guztiko ariketak eta crossa egin beharko da, zelaian egindako saltoak. Teorikoan hezur eta gihar guztiak jakin beharko dira.

lunes, 27 de febrero de 2012

Zaldien hizkuntza

Zuk zaldi bat ikustean jakin dezakezu nola dagoen eta gainera oso erraza da. Bere belarrietan fijatu behar zara:
1. Lasai, seguru, adi:  bi belarriak mugitzen ditu  edo aldeetara biratuta ditu.
2. Kurioso: Bi belarriak tente eta aurrera begira, gainera lepoa luzatuta eta askotan gauzak usaintzen hasten da.
3. Entzuten zaitu: Lepoa mugitu gabe bi belarriak pixka bat atzera biratu.
4. Urduri eta mesfidati: lepoa pixka bat atzera botata eta aurpegia altzatuz, belarriak atzera.
5. Mehatxuka: Hortzak erakutsiz lepoa guztiz luzatuz eta belarriak guztiz atzera botaz.



Zaldiek ere pertsonak bezala, gustuko gauzak, janariak etab. dituzte. Gustatzen zaizkien gauzak: Premioak(zanahoriak, azukre koxkorrak, sagarrak edota lepoan palmadatxoak), ahots goxoarekin hitx egitea, belarretan korrika egitea edo deskantsatzea lan egin ondoren, orraztu, zaldi lagun batekin egotea. Ez zaie gustatzen: mugimendu azkarrak, indarrez tiratzeak, espaldan golpeak, belarriak ikutzea, bakarrik geratzea, ez jatea beste zaldiek egiten dutenean, intsektuak, jatean molestatzea.

domingo, 12 de febrero de 2012

Ariñezen egindako salto clinic batzuen linkak utziko ditut hemen. Hainbat ariketa ezberdin egin genituen, adibidez zirkulu txiki batean lau salto nahiko baxu jarriz, jarraian denak saltatzea zirkulutik atera gabe. Ariketa oso zaila da zaldiak elastikotasun jakin bat izan behar duelako. Horretarako berotze ariketetan doma klasikoan egiten diren ariketak egitea komeni da: espaldak barnera, zezioak etab. Baita erritmo aldaketak ere gero salto ariketetan erritmoak asko aldatu behar direlako, adibidez zirkulu horiek erritmo geldoan egin behar dira eta lineak nahiko erritmo aktiboan. Kontuan hartu behar da ere zure zaldiaren elastikotasuna edo erritmoa berotze ariketak aukeratzeko.
Linea 3
Linea 4
Linea 5
Fondo
Zirkulu 2

lunes, 9 de enero de 2012

Arrazak eta kapak

Gaurko honetan zaldiketaz baino gehiago zaldiaz hitz egingo dut. Zaldiek hainbat kualitate dituzte eta klasifikatzen dira. Lehenik, poniez hitz egingo dut. Poniak zaldi txikiak dira, lurretik beraien sorbaldara (cruz) 1.47m baino gutxiago izan behar dituztenak. Hori baino gehiago neurtzen badu zaldia deitzen zaio. Gero ponien klasifikazioaren barruan honela klasifikatzen dituzte: A poniak 1.10m-raino neurtzen dutenak, B poniak 1.30m-raino, C poniak 1.40m-raino eta azkenik D poniak 1.47m-raino. Poniek bere arrazak dituzte eta oso gomendagarriak dira ume txikientzat.Adibidez: Shetland ponia edo americar ponia.
Hau Shetland ponia da.