Galope 1: Praktikan paso, trotea egin beharko du, baita figura basikoak(diagonalak,zirkuluak...). Teorian zaldiaren zati basikoak(gurutzea, grupa, burua...), arau basikoak(kaskoa eramatea, irakaslearen permisua sartzeko...) eta hainbat gauza basiko(zaldien koloreak) ikasi beharko ditu.Galope 2: Praktikan galope 1ean egindako gauzak gehi galopea egin beharko da. Gauza pixka bat zailagoak ikasi beharko dira: nola zaindu, nola lotu etab.
Galope 3: Hemen saltoarekin hasten da, salto oso txiki eta aislatua da. Gero teorian, pistan dauden letrak, abiadura desberdinen faseak; eta zati zailagoak, buruan zein hanketan.
Galope 4: Hemen aldaketa handia hautematen da, idatziz egin behar delako eta definizioak ikasi eta ondo azaldu behar dituzulako. Gainera lehen ikasitako guztia idatziz azaldu behar duzu eta praktikan salto ibilbidea egin behar da, 75 cm-ko altueran gutxi gora-behera. Doma egin behar da baita ere, gauza berriak egin behar dira(galope trokatua, zezioak, ondoko desplazamenduak...). Gainera domarako bendak jartzen ikasi behar duzu.
Galope 5: Saltoan ibilbide altuagoak, muroak, pantailak eta guzti. Doman mota guztiko ariketak eta crossa egin beharko da, zelaian egindako saltoak. Teorikoan hezur eta gihar guztiak jakin beharko dira.






No hay comentarios:
Publicar un comentario