miércoles, 30 de noviembre de 2011

Zaldiketa modalitateak

Hainbat modalitate daude baina ni bostetan oinarrituko naiz. Modalitateak zaldiarekin egiten dituzun aktibitate edo ariketa mota ezberdinak dira. Lehenik,  obstakuluen jauzietaz hitz egingo dut. Modalitate hau zaldiarekin barra edota beste obstakulu batzuk(muruak, zuhaixkak...) salto egitean datza. Jinetearen lana zaldia erritmo jakin batean mantentzea, zaldia ez desbideratzea eta ondo salto egitea da. Gainera salto egiteko  aulki eta komplementu bereziak erabiltzen dira. Zaldiarenak: aulki txikia, zintza lodiagoa beheko batean, protektoreak zaldiak hanketan min ez egiteko; buruan kabezada normala gehienetan tijerilekin, ahoan"cierrabocas" eta bocadoa zaldiaren arabera. Zaldunak salto egin nahi badu berdin du nola jantzita joan baina konkurtsoetarako arropa jakin bat eraman behar da: praka zuriak, bota altuak eta beltzak, kaskoa beti, alkandora zuria, amerikana beltza, gorria, berdea edo urdina eta fusta nahi bada. Saltoen konpetizioetan hainbat jauzien ibilbidea egin behar da egin ahal den azkarren eta penalizazio gutxienekin. Barra bat botatzen baduzu penalizatzen zaituzte eta rehuse deritzonarekin ere bai. Rehusea zaldia salto aurrean gelditzea edo salto ez egitea da.

Gero doma klasikoaz hitz egingo dut, frantsesez dressage deitzen dena. Doma klasikoa  zaldiaren menpekotasuna lortzearen eta obedientziaren diziplina da. Abiadura desberdinetan hainbat norabidetan ariketak egitean datza. Zaldiarekin zirkuluak, diagonalak etab. egitea da domaren gauzarik simpleena eta gero beste mota batzuk daude adibidez, zaldia alboz ibiltzea edota altxatzea, hala nola, "levada", "apoyos", Sorbaldak barnera eta kanpora mugitzea... Hemen konplementuak zaldiaren arabera  jartzen dira: aulkian manta(sudaderoa) zuria, batzuei ahoan bokado gogorragoak jartzen zaizkie, baina horia zaldiaren araberakoa da; bendak jarri daitezke hanketan lesioak ez izateko baina zuriak izan behar dira; aulkian luzeagoak dira eta zaldunaretzat erosogoak. Zaldunak saltoan bezala konpetizioetan arropa jakin bat eraman behar du: alkandora zuria, bota altu eta beltzak, amerikana beltza, txistera edo kasko beltza eta ezin dezakete fustarik edo espuelarik eraman hori deskalifikazioa da. Zure  nibelaren arabera konpetizioetan apuntatu ahalko zinakete eta bakoitzean ariketa desberdinak eskatzen dizkizute.
Orain beste modalitate batzuez gainetik hitz egingo dut. Raid: zaldien erresistentzia proba zailenak dira, distantzia oso luzeak eginez, basamortu baso zein bideetatik. Zaldi hoberenak arabiar zaldiak dira. Cross: zelaian egiten den salto proba, ez daude barrarik baina bai enborrak, ibaiak, zuhaixkak... Volteo: zalgi baten gainean zutik zein beste gauzak eginez mugitzea, hainbat pertsona egiten dute zaldi bakoitzaean. Gimnasia erritmikoarekin zerikusia du. Abiadura lasterketak: apostuak eginez zirkuitu itxi batean lasterketa irabaztean datza. Karroak: abiadura lasterketen antzerakoak dira baina karroekin. Trotoi lasterketak ere deitzen dira, trotean doazelako.
Hori Raid-a da.
Hori Cross-a edo lehiaketa kompletoa da.



Hau Karroen- trotonen lehiaketa da.

lunes, 21 de noviembre de 2011

Kaixo!

Blog honetan zaldiketaz hitz egingo dut. Zaldiketan hainbat modalitate daude, zaldunaren arabera, zaldiaren edo poniaren arabera, egin nahi duzunaren arabera... Nik hauek guztiak azalduko ditut blog honetan haien berezitasunak azalduz. Modalitate bakoitzean bere txapelketa desberdinak daude, hala nola, saltoak, doma klasikoa, cross-a etab. Hauetan parte hartzeko tituluak  atera behar dituzu"galopeak" izenekoak. Galopeen antolapena azalduko dut: nola ateratzen diren, zenbat dauden, dirua... Zaldien berezitasunak ere jarriko ditut, komunikazioa, gauza interesgarriak, arrazak...