Gero doma klasikoaz hitz egingo dut, frantsesez dressage deitzen dena. Doma klasikoa zaldiaren menpekotasuna lortzearen eta obedientziaren diziplina da. Abiadura desberdinetan hainbat norabidetan ariketak egitean datza. Zaldiarekin zirkuluak, diagonalak etab. egitea da domaren gauzarik simpleena eta gero beste mota batzuk daude adibidez, zaldia alboz ibiltzea edota altxatzea, hala nola, "levada", "apoyos", Sorbaldak barnera eta kanpora mugitzea... Hemen konplementuak zaldiaren arabera jartzen dira: aulkian manta(sudaderoa) zuria, batzuei ahoan bokado gogorragoak jartzen zaizkie, baina horia zaldiaren araberakoa da; bendak jarri daitezke hanketan lesioak ez izateko baina zuriak izan behar dira; aulkian luzeagoak dira eta zaldunaretzat erosogoak. Zaldunak saltoan bezala konpetizioetan arropa jakin bat eraman behar du: alkandora zuria, bota altu eta beltzak, amerikana beltza, txistera edo kasko beltza eta ezin dezakete fustarik edo espuelarik eraman hori deskalifikazioa da. Zure nibelaren arabera konpetizioetan apuntatu ahalko zinakete eta bakoitzean ariketa desberdinak eskatzen dizkizute.
Orain beste modalitate batzuez gainetik hitz egingo dut. Raid: zaldien erresistentzia proba zailenak dira, distantzia oso luzeak eginez, basamortu baso zein bideetatik. Zaldi hoberenak arabiar zaldiak dira. Cross: zelaian egiten den salto proba, ez daude barrarik baina bai enborrak, ibaiak, zuhaixkak... Volteo: zalgi baten gainean zutik zein beste gauzak eginez mugitzea, hainbat pertsona egiten dute zaldi bakoitzaean. Gimnasia erritmikoarekin zerikusia du. Abiadura lasterketak: apostuak eginez zirkuitu itxi batean lasterketa irabaztean datza. Karroak: abiadura lasterketen antzerakoak dira baina karroekin. Trotoi lasterketak ere deitzen dira, trotean doazelako.
Hori Raid-a da.
Hori Cross-a edo lehiaketa kompletoa da.
Hau Karroen- trotonen lehiaketa da.








Oso ondo dago ez nekien zaldiketan hainbeste gauza zeudenik interezgarria da :)
ResponderEliminar